PRODUKTOAK:
Gazta:
Gure ustiapeneko ardien esne gordinarekin ekoiztutako gazta da Telleri-Zahar. Artzai Gazta Elkartean eta Idiazabal Jatorri Deituran barruan dago eta elkartea hauetan egoteak ardi latxaren esnearekin egindako gazta dela ziurtatzen du. Horretaz gain Idiazabal Jatorri Deituran gurea da Telleri-Zahar gazta ekologiko bakarra.
Gazta egiteko prozesua:
Esnea berotzen da 30 ºC hartu arte, temperatura hori hartu ondoren gatzaria botatzen da eta 15 minutu uzten da esnea mamitu arte. Ondoren lirarekin mamiari ebaki batzuk egiten zaizkio eta nahasten joaten da mamia koxkor txiki batzuk egin arte. Mugimendu eta nahasketa hau egiten den bitartean, esnea berotzen jarraitzen da 37º C-arte.
37ºC-ra heltzen denean, preprentsatzeko plantxekin presionatzen joaten da gaztak gatzura askatzen joateko, eta erretiratu egiten da. Gatzura erretiratu ondoren, gazta puxketetan mozten da eta ordu erdi batean prentsatzen uzten den moldetan sartzen da. Ondoren gaztak prentsatik eta moldeetatik ateratzen dira, buelta ematen zaie eta caseína jarri.
Gaztak berriro prentsan sartzen dira eta 5 orduz uzten dira, ondoren gatzurentara aterako dira bertan 12 orduz egoteko. Gatzuretan 12 ordu pasa ondoren gaztak atera egiten dira eta hotzgailuan sartzen dira, gutxienez 2 hilabete egon beharko dute jan ahal izan arte.
Esne ontziratua:
Ardiak jaitzi ondoren esnea litroko poltsetan ontziratzen dugu, Donostialdeako denda, harategi eta jatetxeetan saltzeko. Esnea gordina saltzen dugu eta egosi ondoren mamia egiteko erabiltzen da. Abendutik Ekainera saltzen dugu ardi esnea mamia egiteko, garaiko produktua izanik .
Arkumea:
Gure artaldearen arkume kopuru gehiena azarotik aurrera jaiotzen da, eta eguberrietako saltzen dira gehienak. Arkumeak jaio eta hilabete batean bere amarekin egoten dira, eta amaren esnea edanez elikatzen dira soilik. Beraz, esnezko arkume ekologikoa da gurea.